Hilero, bisita gidatuetako talde batek zeinu-hizkuntzako interpretea izango du

Bilbao Izan programan kultur eskaintza inklusibo baterantz aurrera egiten jarraitzen dugu. Horregatik, auzo bakoitzeko bisitetan sortuko den taldeetako batean, zeinu-hizkuntzako interprete bat izango dugu, entzumen-zailtasunak dituzten pertsonei ulermena errazteko.
UZTAILAN, ABANDO auzora egingo den bisita gidatuan, zeinu-hizkuntzako interpretea izango duen taldea uztailaren 17an, 19:00etan, osatuko dena izango da.
Garrantzitsua: Orain behar duten pertsonentzat izena emateko epea irekiko da. Gainerakoek talde horretan eman ahal izango dute izena uztaileran 13tik aurrera, goizeko 9:00etatik aurrera, talde bakoitzeko gehienezko pertsona kopurua bete arte.

