Bisita egiteko, kontutan hartu beharrekoa:
Bisita gidatua egiteko, kontutan hartu beharrekoa:
- Kalean oinez egiten den bisita da. Euria egiten badu, ibilbidea pixka bat alda daiteke.
- Plazak aldez aurretik bilbaoizan.eus webgunean erreserbatu behar dira. Datu hauek eman beharko dira: izen – abizenak, helbide elektronikoa eta telefono zenbakia.
- Plaza erreserbatu ez duenak ezingo du egin bisita.
- Hilabetero izena emateko bi epe egongo dira. Lehenengoa, hilabete horretako lehenengo astelehenetik aurrera eta, bigarrena, hilabete horretako hirugarren astelehenetik aurrera.
- Errazago entzuteko audiogida bana emango da.
- Ordu eta erdiko iraupena izango du, gutxi gorabehera.
- Bisita egiteko hizkuntzak: euskara eta gaztelera.
- Euskaraz egin nahi izanez gero, aukera hauek daude:
- Norbanakoek: euskaraz egin nahi duten partikularrek ostegun arratsaldeetan egin ahal izango dute. Baita aurrez antolatutako euskarazko taldeekin batera ere egin dezakete. Horretarako, bilbaoizan.eus webgunean iragartzen den egutegia kontsultatu beharko da.
- Euskarazko taldeek: gutxienez 15 pertsonetako taldea osatu beharko dute. Taldearekin adostuko dira eguna eta ordua. Horretarako bilbaoizan.eus webgunearen bidez egingo dute eskaera.
- Bisitara ezin bazara joan, bilbaoizan.eus webgunean, “plaza bertan behera utzi” aukera erabili. Horrela, plaza hori beste pertsona batek bete ahal izango du.
Auzo bakoitzean talde batek zeinu hizkuntza interpretea izango du. Irudi honek zein taldek izango duen interpretea adierazten du, bilbaoizan.eus webgunean.

