Bilbao Izan markaren atzean biltzen dira Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak uriaren funtsa zabaltzeko bultzatzen dituen programa guztiak: Historia, ondarea, pertsona garrantzitsuek utzitako aztarna, hirigintza, auzoen historiak, kaleen eta bazter bitxienak,…Bilbao Izan batez ere bertako herritarrentzat da, baina bisitarientzat edo gure uriaren berri zehatzagoa eduki nahi duten pertsona guztientzat ere zabalik dago.
Bilbao Izan programaren helburuak hauexek dira:
- Bilbotarrek uriarekin duten identifikazioa indartzea.
- Belaunaldi berriei Bilboren berezko nortasuna transmititzea.
- Auzoetako historia eta idiosinkrasia ezagutzera ematea.
- Gure ondarearen baliabideetara hurbiltzeko modu erraz eta erosoa eskaintzea.
- Bilbo kultur hiri modura sendotzea.
Kontua uriaren ondarea modu moderno, zabal eta anitzean ezagutzera ematea da. Bilbo ez dugu isolaturik ikusten, inguratzen gaituen errealitate soziokulturalari loturik baizik. Eta hori guztia egiteko hauek erabiltzea: hitzaldiak, bisita gidatuak, erakusketak, ikuskizunak, web-orria eta argitalpenak; hots, gure ondarea agerian uzten laguntzen digun guztiak du bere lekua programa horretan.