Bisita baino lehen

GARRANTZITSUA: Bisita egiteko, kontutan hartu beharrekoa:
  • Kalean, aire zabalean, oinez egiten den bisita gidatua da. Hori dela eta, euria egiten badu, jarduerari eusten zaio, nahiz eta pixka bat alda daitekeen.
  • Bisita gidatuek ordu eta erdiko iraupena izango dute, gutxi gora behera, eta egun batzuetan euskaraz izango dira eta beste batzuetan gazteleraz.
  • Plazak bilbaoizan.eus helbidean erreserbatuko dira. Izena ematerakoan, inskribatzen direnen datu pertsonal hauek idatzi beharko dira: izen – abizenak, NAN zenbakia, helbide elektronikoa eta telefono zenbakia.
  • Bisita gidatua egin ahal izateko, beharrezkoa izango da aldez aurretik izena emanda egotea. Plaza erreserbatu ez duenak ezingo du egin bisita.
  • Bisitan zehar errazago entzuteko, erradiogida bana emango zaie parte-hartzaileei. Horregatik, hasiera-ordua baino 15 minutu lehenago elkargunera iristeko eskatzen dizuegu; izan ere, erradiogida entregatzeko, parte-hartzaile bakoitzaren nortasuna egiaztatzen duen dokumentu bat eskatuko da (NAN, gidabaimena…).
  • Gutxienez 14 urte eduki behar dira bisita egiteko.
  • Bisita gidatua ezin bada egin erreserbatutako egunean eta orduan, bilbaoizan.eus helbidean, “plaza bertan behera utzi” aukera erabiltzea eskatzen dugu, plaza hori beste pertsona batek bete ahal izateko. Plazak mugatuak direnez gero, ahal dugun guztia egin dezagun guztion artean taldeak beti osatuta egon daitezen.
  • Bisitak egiteko aukeratutako ibilbideak mugikortasun urriko pertsonek egin ditzakete.
  • Bisita egingo den auzo bakoitzean, talde batek zeinu hizkuntza interpretea izango du. Irudi honek zer taldek izango duen interpretea adierazten du, bilbaoizan.eus webgunean.

Recent Posts

    Recent Comments

    No comments to show.
    Latest Posts
    Ads
    Categories
    • No categories